martes, 21 de junio de 2016

1.MAILAKOEN GOMENDIOAK!!


June Larreina Astola 1.F


"DIARIO DE NIKKI" liburu bildumari buruz hitz egingo dut:


Liburu hau Rachel Renée Russellek (RRRek) idatzi du eta RBA MOLINO argitaletxekoa da.

Liburu hauek oso barregarriak dira , luzeak baina oso errazak uletzeko. 300 orrialde dituzte gutxi gora behera , baina hain errazak eta barregariak dira  , bi egunetan irakurri daitezkeela. Bilduma hamar liburuk osatzen dute , baina nik bost irakurri ditut bakarrik. Orain beste bostak irakurri nahi ditut . Gorroto dudan gauza bakarra da liburua bukatzen dudanean jarraitu egin nahi dudala irakurtzen, baina ezin izaten dut!

Liburua Nikki Maxwell izeneko neska bati buruzkoa da. Bere aitaren lanagatik oso garestia den istitutu batera bidaltzen dute beka batekin. Institutuan baditu bere lagun onenak , bere gustuko mutil sekretua eta gorroto duen neska pijoa...Etxean ere badu ahizpa txiki bat gaizki portatzen dena , ama bat bere ahizpari arrazoia ematen diona beti, nahiz eta ez eduki , eta badu aita bat oso patosoa dena.

Abentura asko bizi izaten ditu etxean eta kalean.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta anima zaitezte irakurtzera!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.