lunes, 11 de abril de 2016

BOOK CROSSING IKASTETXEAN

Ikastetxean book-crossing egiteko prest al zaude?


ASKATU ZURE LIBURUAK!

Datorren apirilaren 23an ospatuko den liburuaren eguna dela eta, institutuan “book-crossing” bat egitea pentsatu dugu.

Zer da BookCrossing bat?
BookCrossing edo BC (beze ahoskatuta) liburuak leku publikoetan uzteko praktika da, beste irakurle batzuek har ditzaten, ondoren gauza bera egingo dutenak. Kontua liburuak “oihanean” askatzea da, beste pertsona batzuek aurki ditzaten.

Gure kasuan, “oihana” institutua bera izango da. Eta guzti-guztiok (ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileak) gonbidatzen zaituztegu, esperientzia honetan parte hartzera.

Nola parte hartu?
Partekatzeko interesgarri deritzozuen liburu bat ekarriz, edota atariko apalategian utzitako libururen bat hartuz. Behin irakurrita, leku berean utziko duzu.

Apalategian liburu bat “askatzen” duzunean, ez ahaztu Atezaintzan eskura dezakezun pegatina baten bidez identifikatzea.

Nahi beste aldiz egin dezakezu. Musu-truk da eta!

Eta ondoren, zer?
Borondatezko trukean oinarritutako esperientzia denez, interesgarria litzateke besteekin partekatzea irakurlekluba blogean, http://www.ieslosherranbhi.hezkuntza.net institutuaren webgunearen ZERBITZUAK/LIBURUTEGIA atalean dagoena.




Hizkuntza irakasleei galdetu nola egin, 


dibertigarria izan daiteke!