miércoles, 9 de noviembre de 2022

Mikroipuinen Lehiaketa: Ipuinen sarrerak

 

Lehiaketaren antolatzaileek emandako sarrerak, hizkuntzen arabera, honako hauek dira:


- Euskaraz:

Ez dizut esango erraza izango denik. Merezi izango duela, baizik.


- Gaztelaniaz:

No te digo que vaya a ser fácil, sino que merecerá la pena.


- Ingelesez:

I’m not telling you that it’s going to be easy. I’m telling you that it’s going to be worth it.


- Frantsesez:

Je ne te dis pas que ce sera facile, je te dis que ça en vaudra la peine.


- Latinez:

Dico tibi non facile sit, sed valebit.

Mikroipuinen Lehiaketa

 



Oinarriak


1. Los Herran BHIko Liburutegiak I. Ipuin Laburren Lehiaketa deitu du.

2. PARTE-HARTZEAILEAK: Los Herran BHIko ikasle guztiak, hiru kategoriatan sailkatuta.

3. KATEGORIAK: Honako hauek ezartzen dira:

3.1.  DBH 1-2

3.2.  DBH 3-4, DK 3-4 eta ZIG

3.3.  BATXI 1-2

4. HIZKUNTZAK: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta latinez.

5. IPUINEN OSAKETA: Antolatzaileek emandako sarrerari jarraipena eman behar zaio. Sarrera liburutegiko blogean (sakatu hemen) eskuragarri izango da. Ipuinak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.

6. LUZERA: 150 hitz (emandako sarrera barne)

7. AURKEZPEN EPEA: Abenduak 12 arte.

Ipuina PDF formatoan posta elektroniko honetara bidali behar da: liburutegia@losherranbhi.net

8. EPAIMAHIA: Epaimahaia hizkuntz mintegietako irakasleek eta liburutegiko arduradunek osatuko dute.

9. SARIA: Parte-hartzaileen artean epaimahaiak kategoria eta hizkuntza bakoitzeko irabazle bat erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Saria: 30 euroko bonu bat. Bonuak kultura produktuak erosteko balio izango du.

Epaimahaiaren ustez, kategoria batean kalitatea nahikoa ez bada, ez da saririk banatuko.

10. PARTE-HARTZEA: Lehiaketan parte-hartzeak oinarriak onartzea dakar.