viernes, 18 de enero de 2019

Amalur Etxebarria Gómez de Segurak, 2Eko ikasleak, Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartera Harresi Handirantz liburuaren bitartez eramaten gaitu


                              HARRESI HANDIRANTZ
·          
Resultado de imagen de harresi handirantz
·     








           Egilea: JON ARRETXE
·         ISBN: 978-84-16839-09-4
·         EAN: 9788416839094
·         Argitaletxea: BEGIKO
·         Bilduma: NARANJA +10 URTE
·         Hizkuntza: Euskara
·         Edizio urtea: 2018
·         Formatua: RUSTIKA
·         Orri kopurua: 224
·         Neurria: 200x135











Gaurkoan aipatu nahi dizuedan liburua Harresi Handirantz deitzen da. Jon Arretxe da egilea eta ume txiro bat du protagonista edo pertsonaia nagusia.

Gure adinekoentzat  idatzita dago gutxi gorabehera, eta erraza da irakurri eta ulertu ahal izateko.

Gainera, hau irakurtzean konturatu ahal gara badagoela jendea guk baino laguntza handiagoa behar duena eta daukanarekin pozik dagoena. Bestalde, liburuak erakusten digu nola ospea eta dirua ez diren guztia, eta jakinduriak ere balio duela mundu honetan aurrera egin ahal izateko.

Liburu hau gomendatuko nieke batetik aspertuta dauden pertsonei entretenitzeko eta, bestetik, liburuak irakurtzea gustatzen zaienei euskaraz irakurtzeko eta trebatzeko.