miércoles, 25 de octubre de 2023

II. Mikroipuinen Lehiaketa




Oinarriak

1. Los Herran BHIko Liburutegiak II. Ipuin Laburren Lehiaketa deitu du.

2. PARTE-HARTZEAILEAK: Los Herran BHIko ikasle guztiak, hiru kategoriatan sailkatuta.

3. KATEGORIAK: Honako hauek ezartzen dira:

3.1.  DBH 1-2
3.2.  DBH 3-4, DK 3-4 eta ZIG
3.3.  BATXI 1-2

4. HIZKUNTZAK: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta latinez.

5. IPUINEN OSAKETA: Antolatzaileek emandako sarrerari jarraipena eman behar zaio. Sarrera liburutegiko blogean (sakatu hemen) eskuragarri izango da. Ipuinak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.

6. LUZERA: 150 hitz (emandako sarrera barne)

7. AURKEZTEKO EPEA: Azaroak 24 arte
Ipuina PDF formatoan posta elektroniko honetara bidali behar da: liburutegia@losherranbhi.net Parte-hartzailearen izen-abizenak ez dira bidalitako mikroipuinean agertuko.

8. EPAIMAHIA: Epaimahaia hizkuntz mintegietako irakasleek eta liburutegiko arduradunek osatuko dute.

9. SARIA: Parte-hartzaileen artean epaimahaiak kategoria eta hizkuntza bakoitzeko irabazle bat erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Saria: 40 euroko bonu bat. Bonuak kultura produktuak erosteko balio izango du.

Epaimahaiaren ustez, kategoria batean kalitatea nahikoa ez bada, ez da saririk
banatuko.

10. PARTE-HARTZEA: Lehiaketan parte-hartzeak oinarriak onartzea dakar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.