viernes, 19 de noviembre de 2021

Orri-markagailuen Lehiaketa

 







OINARRIAK



1. Los Herraneko Liburutegiak Orri-markagailu Lehiaketa deitu du.

2. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta egile-eskubiderik gabeak izango dira. Gaia librea da. 

3. PARTE-HARTZEA. Pertsona bakoitzak marrazki bakarrarekin parte hartu ahal izango du. 

4. KATEGORIAK. Honako hauek ezartzen dira: 
4.1.  DBH 1-2 eta Gela Egonkorra. 
4.2.  DBH 3-4, DK 3-4, ZIG eta Batxilergoa. 

5. FORMATOA. Marrazkiak alde bakarretik egingo dira. Eta zuribeltzean edo koloretan egin beharko dira, 4,5 cm x 21 cm-ko formatuan. Marrazkiak eskuz edo formato digitalean egin daitezke.

6. AURKEZPEN EPEA. Abenduak 10era arte.
- Eskuz egindako marrazkiak: kartoi mehe zuri batean kategoria bakoitzari dagokion liburutegian entregatuko dira patio orduetan.
- Formato digitalean egindako marrazkiak: liburutegia@losherranbhi.net helbidera bidaliko dira.

7. EPAIMAHIA ETA BALORAZIO-IRIZPIDEAK. Epaimahaia Los Herraneko irakasle batzuk eta liburutegiko kideek osatuko dute. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, osaera eta diseinuaren kalitatea baloratuko dira. 

8. MARRAZKI IRABAZLEAK ETA SARIAK. Parte-hartzaileen artean epaimahaiak kategoria bakoitzeko bi irabazle erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. 

Sariak: 
1. Saria: 40 euroko bonu bat. Bonuak kultura produktuak erosteko balio izango du.
2. Saria: 20 euroko bonu bat. Bonuak kultura produktuak erosteko balio izango du. 

Sariak abenduaren 22an banatuko dira.

9. PARTIZIPAZIOA. Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.