jueves, 13 de noviembre de 2025

IV. MIKROIPUINEN LEHIAKETA

 






Oinarriak


1. Los Herran BHIko Liburutegiak IV.  Ipuin Laburren Lehiaketa deitu du.


2. PARTE-HARTZEAILEAK: Los Herran BHIko ikasle guztiak, hiru kategoriatan sailkatuta.


3. KATEGORIAK: Honako hauek ezartzen dira:


3.1.  DBH 1-2

3.2.  DBH 3-4, DK 3-4 eta ZIG

3.3.  BATXI 1-2


4. HIZKUNTZAK: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta latinez.


5. IPUINEN OSAKETA: Antolatzaileek emandako sarrerari jarraipena eman behar zaio. Sarrera liburutegiko blogean (IRAKURLE KLUBA) eskuragarri izango da. Ipuinak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.


6. LUZERA: 150 hitz (emandako sarrera barne)


7. AURKEZTEKO EPEA: Abenduak 9 arte

  • Ipuina PDF formatoan posta elektroniko honetara bidali behar da: liburutegia@losherranbhi.net Parte-hartzailearen izen-abizenak ez dira bidalitako mikroipuinean agertuko.


8. EPAIMAHIA: Epaimahaia hizkuntz mintegietako irakasleek eta liburutegiko arduradunek osatuko dute.


9. SARIA: Parte-hartzaileen artean epaimahaiak kategoria eta hizkuntza bakoitzeko irabazle bat erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Saria: 40 euroko bonu bat. Bonuak kultura produktuak erosteko balio izango du. Epaimahaiaren ustez, kategoria batean kalitatea nahikoa ez bada, edota plataforma digital bat erabili bada testua idazteko, ez da saririk banatuko.


10. PARTE-HARTZEA: Lehiaketan parte-hartzeak oinarriak onartzea dakar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.