Oinarriak
1. Los Herraneko Liburutegiak III. Orri-markatzaile Lehiaketa deitu du.
2. GAIA: Europari begira. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta egile-eskubiderik gabeak izango dira.
3. PARTE-HARTZEAILEAK: Los Herran BHIko ikasle guztiak, hiru kategoriatan sailkatuta. Pertsona bakoitzak marrazki bakarrarekin parte hartu ahal izango du.
4. KATEGORIAK: Honako hauek ezartzen dira:
4.1. DBH 1-2
4.2. DBH 3-4 eta ZIG
4.3. BATXI 1-2
5. FORMATOA: Marrazkiak alde bakarretik egingo dira eta zuri-beltzean edo koloretan egin beharko dira, 4,5 cm x 21 cm-ko formatuan. Marrazkiak eskuz edo formato digitalean egin daitezke, egilearen izenik gabe. Eskuz egindakoak plastifikatu gabe entregatu behar dira.
6. AURKEZPEN EPEA: martxoak 1 arte.
Eskuz egindako marrazkiak: kartoi mehe zuri batean kategoria bakoitzari dagokion liburutegian entregatuko dira patio orduetan.
Formato digitalean egindako marrazkiak: liburutegia@losherranbhi.net helbidera bidaliko dira.
7. EPAIMAHIA: Epaimahaia Los Herraneko marrazki mintegiko irakasleek eta liburutegiko kideek osatuko dute. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, osaera eta diseinuaren kalitatea baloratuko dira.
8. SARIA: Parte-hartzaileen artean epaimahaiak kategoria bakoitzeko irabazle bat erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sariak: 40 euroko bonu bat. Bonuak kultura produktuak erosteko balio izango du.
Epaimahaiaren ustez, kategoria batean kalitatea nahikoa ez bada, ez da saririk banatuko.
9. PARTIZIPAZIOA: Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.