BOSNIARA NAHI
Bosniara nahi, Juan Kruz Igerabide idazle gipuzkoarrak idatzitako haur eta gazteentzako eleberria da. 2003an argitaratua izan zen Aizkorri argitaletxearen eskutik, eta 104 orri kopuru ditu.
Juan Kruz Igerabide, maisu ikasketak egin eta irakasle bezela aritu zen zenbait urtetan zehar. Gerora Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, eta gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan egiten du lan irakasle moduan. Sari garrantzitsuak jaso ditu bere bizitzan zehar; besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, eta Espainiako Kritika Saria birritan, 1994an eta 2003an. Juan Kruz Igerabideren obrak oparoak eta askotarikoak izan dira. Hainbat genero idatzi ditu hainbat urtetan zehar, hala nola narratiba, poesia, saiakera eta abar. Ordea haur eta gazte literaturari dagokionez, 30 liburu baino gehiago idatzi dtu.
Eleberri honetan, Igerabidek Bosniako gerran aurkitzen den familia baten istorioa islatzen du bi ikuspuntu ezberdinetatik. Alde batetik, jaioterritik atera ezin izan den aitaren ikuspuntua; eta bestetik, Bartzelonara ihes egin izan duen familien partaidena (ama eta seme-alabak). Ondorioz, istorioan zehar bi narratzaile mota agertzen dira, bakoitzaren bizipenak lehenengo pertsonan helaraziz: lehenengoa Nezir gaztea da (familia protagonista horren semea), eta bigarrena Senad aita da. Nahiz eta Bartzelonan bizi izan eta gerratik kanpo egon, Nezir gazteak burua eta bihotza bizileku horretatik nahiko urrun dauzka; Bosnian, hain zuzen ere. Hori dela eta, Nezirrek bere aitaren bila joateko erabakia hartuko du, bere aita heriotzaren ihesean ibiliko den bitartean. Baina, istorioa tentsioz beteta egon arren, amaieran antzeman daitekeen ukitu erromantikoari lekua uzten diola.
Nire iritziz, Bosniara nahi eleberria,nahiz eta bere gaia gogorra izan, irakurtzeko atsegina da.
Hiztegi samurra eta argia erabiltzen duenez, irakurtzeko erraza da, eta gainera, gertaerak inolako zailtasunik gabe jarraitzeko aukera ematen du. Horretarako lagungarria da ere liburuaren lodiera, orri kopurua txikia dela eta. Era berean, liburua irakurtzen joaten zaren heinean, hainbat zalantza argitzen joaten dira. Hala ere, eleberria amaitzean oraindik ere hainbat galdera argitu gabe gelditzen dira, irakurleak bere irudimena pizteko edo jariatzeko asmoarekin. Horretaz gain, oso ondo jokatzen du denbora-lerroekin, eta honi esker, ezinezkoa izango zaigu liburuen orrietatik galtzea.
Liburua irakurtzeak hausnarketa konstante bat suposatzen du, irakurtzen zauden bitartean baita irakutzeari uzten diozunean ere. Egoera horren aurrean, zure familiarteko bat bizirik edo hilda dagoen ezjakintasunean bizitzea, edo egia zein den jakitea zure bizitza arriskuan jarriz galderari buruz gogoeta bat egitera bultzatzen zaitu.
Eleberri hau irakurtzen duen edonor, malko, poz eta beste zenbait emozio kontrajarriz beteriko mundu batean barneratuko dela ziurta dezaket. Laburbilduz, Bosniara nahi irakurtzea merezi duela uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.