Liburu honen izenburua Isilpean Gordea da, eta Toti Martinez de Lezea gasteiztarra du idazle.
Totik itzulpen lanez gainera, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistako haur saioak egin ditu; zenbait eleberri, gazte literatura eta haurren literatura jaurdun dituen moduan. Erein argitaletxearen eskutik argitaratu zen 259 orrialde dituen narratiba hau.
Isilpean gordea liburua Espainiako Gerra Zibilaren garaian dago kokatua, zehatz-mehatz 1936 eta 1939 urteetan, Gasteizen eta Arabako Errioxan gehien bat.
Espainiako Gerra Zibila 1936. eta 1939. urteen artean Espainian eman zen gatazka izan zen. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen eta, honek porrot egin zuen baina kolpistek okupatutako lurraldeetan gerra hasi zuten. Herrialdea bitan zatitu zen: alde batetik errepublikanoak zeuden eta bestetik nazionalak. Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren. 1939.urtean bukatu zen gerra, Francisco Franco jeneralak estatuko aginpide guztiak bereganatuz, Caudillo titulua hartuta.
Toni Martínez de Lezeak bere hiriaren barrenak, kaleak eta tabernak arakatzen ditu eta isiltasun deseroso baten mende bizi zen gizarte bat irudikatu egiten du. Liburu honen gaia, gerran eta gerra ostean emakumeek bizitako injustizia eta umiliazioak nabarmentzea eta argira ateratzea da. Emakume batzuek zeukaten pentsamendu soziala edo ideologikoagatik, kartzelan sartu, hil, torturatu edo mehatxatzen bazituzten; Idazleak kritika egiten dio garai horri eta garaian izandako pertsona bihozgabe eta aprobetzailei. Nola hil zituzten milaka herritar eta nola aldatu zen familia eta lagunen arteko konfiantza,denak beldur izugarriarekin bizi baitziren.
Liburu honen protagonista Jon Martinez de Albeniz da. Albeniz ikertzaile xumeak, egun batean Elvira Rojas emakume gasteiztar dirudun baten deia jasotzen du eta Miguel izeneko gizon bat bilatzeko kontratatzen du.
Jonen ikerketa aurrea doan heinean 2008. urtera atzera egiten du kontakizunak, eta Ameliak bere istorioa kontatzen hasten da lehen pertsonan eta bukaeran, bi istorio horiek bat egiten dute.
Elvira, Amelia Zabaletaren alaba zen eta hura hil ondoren, testamentuan Miguel izeneko bati eta Elvirari uzten dizkie Ameliak bere ondasunetako batzuk eta hark zuen dirutza guztia. Arraroena da Elvira alaba bakarra zela eta ez zuela inoiz jakin bere amak beste seme edo alabarik izan zuenik. Beraz, Miguel izeneko gizon misteriotsu hori agertu arte ez Elvirak ez inork ezin zuen amak utzitako herentzia jaso.
Jon bila hasi egiten da eta gutxinaka Amelia Zabaletaren bizitza ezagutuz doa. Nola sartu zuten kartzelan, Jose Aurra izeneko maisu batekin ezkontza zibila eta ume bat izateagatik, adulterio giza salatua. Aurkitu egiten du nola tratatzen zituzten emakume kartzelatuak, eta nola kakaztuta Dato kalea garbitzera behartzen zituzten, zigor gisa.
Amelia Zabaletak 3.urte eman zituen kartzelan, bere gurasoen, umearen eta maite zuen gizonagandik bananduta. Espetxetik, Burgoseko etxe batera eraman zuten neskame moduan lan egin zezan. Etxeko andre eta jauna hil egiten direnean aske izango dela pentsatzen du Ameliak, bere gurasoak eta semea berriz besarkatuko dituela pentsatzen du; baina ez zen horrela izan. Evaristo Rojas izeneko gizon gaizto eta zorigaizto baten menpe bizi behar izaten zuen bere bizitzaren hurrengo urteetan zehar, honek bortxatu eta umilatu egiten zuen trapu zahar bat izango balitz moduan.
Baina patuak Miguel, Pepe haurra eta Amelia modu oso polit batean elkartu egiten ditu, bakarrik horrelako egoeratan gertatu egiten den moduan. Gainera, aipatutako pertsonaiez gain, Jonek ikerketan zehar bestelako pertsona ezberdinekin topo egingo du, Felisa, Fernanda, Telesforo Paco Durana, Genaro Zipriano eta Edurne Oletarekin kasurako; bizitza guztiz aldatuko diotena gasteiztarrari.
Liburua irakurtzera gonbidatzen zaituztet istorio guztia ezagutu dezazuen eta benetan sentitu dezazuen zer suposatzen zuen emakume izatea Espainiako Gerra Zibilean. Gainera, oso erraz irakurtzen den liburua da, elkarrizketak ugariak baitira eta azken unera arte zer gertatuko den sentsazioarekin zabiltzalako.
Horrez gain, Gasteizen gertatzen denez, bai 2008ko istorioa eta baita 36ko gerra ostekoa eta aurrenekoa ere, deskribatzen dituen kale, taberna eta txokoak, ezagunak egiten zaizkigu, aipatutako hauetatik askotan pasatu garelako eta horrek kontakizunean hobeto jarraitzea dakar. Azkenik, toki guztietako gatazkak, gerrak eta nahigabeak ikasi egiten ditugu eta ez gara inoiz konturatzen gure hiriak ere baduela historia; pairatu dituela ere urte latzak eta zoritzarrekoak. Nire ustez oso interesgarria da jakitea nondik gatozen eta nolakoa zen edo izan zen gure gizartea, guk orain aurrera egin dezagun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.