Leire Barbero irakasleak idatzitako sarrera
Logicómix, Salamandra, 2014 |
Logicómix [+ info] altxor txiki bat da. Zaila dena era erraz batean azaltzeko gaitasuna miresgarria iruditzen zait; eta komiki hau idatzi dutenek gaitasun hori dute, zalantzarik gabe! Logika matematikoarekin ausartu dira eta ulergarri egin dute. Pertsona argiak!
Eta lan honetan proposatzen duten ezbaia ere interesgarri deritzot: filosofo-matematikaria gaitasun intelektual handiko baina adimen emozional urriko pertsona bihurtzen da ala ezaugarri hori da, hain zuzen ere, mundu abstraktu-arrotzetan murgiltzeko giltza?
Irakurri eta esango didazu, baina egileek proposatutako tesiarekin bat natorrela aurreratzen dizut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.