domingo, 22 de mayo de 2016

1.DBHkoen gomendioak!

Nahia Ibarrola 1.A

Kaixo guztioi!

Nik Nur eta alfonbra hegalariari buruz hitz egingo dizuet.
Nurren liburu hau, Toti Martínez de Lezeak idatzi du, marrazkiak Juan Luis Landak egin ditu eta Erein du argitaletxe. 156. orri ditu, letra handiekin.

Nik liburu hau, eta Nurren bilduma guztia gomendatzen dizuet. Oso ulerterrazak direlako, eta nire ustez ez dagoelako hitz zailik, ezta ulergaitzik ere. Gainera, oso ondo daude abenturazko liburuak direlako, baina misterioa eta fantasia ere badute.

Oso azkar irakurtzen dira, letra handiak dituztelako, eta normalean, elkarrizketak dira ugarienak, baina badaude narrazio batzuk ere.

Niri Nurren liburu guztiak gustatzen zaizkit, baina alfonbra hegalariaren liburua da gehien gustatzen zaidana. Nire ustez Nurren liburuak oso egokiak dira euskaraz irakurtzeko.


Anima zaitezte irakurtzera! 



1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.