jueves, 18 de octubre de 2018

Liburutegiaren Eguna: Liburu Trukaketa













Liburutegiaren eguna ( urriak 24 ) aitzakia hartuta, LOS HERRAN BHIko Liburutegitik ekintza berezi bat antolatuko da, liburu trukaketa hain zuzen ere.


NOIZ: Urriak 24, 25 eta 26 (atsedenaldietan)
NON: LH1 eta LH2ko liburutegietan


Trukearen arauak:


  • Pertsonako 2 liburu trukatu ahalko dira gehienez.
  • Trukatu ahalko diren liburu bakarrak: NOBELAK eta KOMIKIAK.
  • Bi kategoria egongo dira hurrengo irizpideen arabera:
    • 1. kategoria: GAUR EGUNGO edizioak (pegatina berdea)
    • 2. kategoria: Beste urteetako edizioak (pegatina horia)
  • Liburu bakoitzari dagokion kategoria liburuzainek erabakiko dute beti, eta inoiz ez liburua eramaten duen pertsonak. 
  • EZ dira onartuko ondoko hauek:
    • Aldizkariak, entziklopediak, bideoak, DVD-ak eta CD-ak.
    • Testu-liburuak, unibertsitatekoak, informatikakoak edo teknikoak.
    • Azpimarratuta, apurtuta edo egoera eskasean dauden liburuak.
    • Liburuki solteak.
    • Gida liburuak, geografia liburuak eta ikerketa soziodemografikoak.
  • Instituko Liburutegiak liburu berri batzuk donazio moduan trukerako eskainiko ditu.

Guztiok zaudete gonbidatuta!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.